#ACEXbai!

2016/05/27
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu hainbat eskola-liburutegi
Castellano |Euskara

Hezkuntza sailak hainbat eskola-liburutegi itxiko ditu, hauek kudeatzen dituen ACEX programaren hogeigarren urteurrenean. Kultura propioaren eta europarraren alde egiten duen DSS2016 ekimenaren aldarrikapenei gehitu beharreko beste ekarpen bat da hau.
Zurrumurruak baieztatu egin dira.
Euskadiko hainbat eskolak jaso dituzte, 90 ACEX programen etenaldia dakarten jakinarazpenak. Gehienak, eskola-liburutegiak dira.
Murrizketa ekonomikoa beste helbururik ez duten ildo hauen ezarpena, ez dator inongo justifikazio pedagogikok bermatuta. Are gehiago, ez dute aintzat hartzen sasi-legelarien hitz onez betetako paperek zein erreferentetzat ditugun herrialdeek, eskola-liburutegiei ematen dieten garrantzia.
Programa hauek, lanaldi osoko lehen hezkuntzako irakasleek kudeatu behar dituzte.

WEB DEL PROGRAMA ACEXEskola bakoitzak proiektu bat aurkezten zuen urteroko deialdira eta hauek sakonean aztertu ondoren, proiektuak ontzat eman edo ukatu egiten ziren. Eusko Jaurlaritzak, 2010ean utzi zion deialdi hauek iragartzeari. Ordutik hona, zerbitzu-eginkizunetan izendatutako ardura hauek aurrera eramateko beren-beregiko prestakuntza jaso duten irakasleak arduratu dira, lanaldi osoan, eginkizun hauez.

Gipuzkoan, 65 eskolatikgora dira programaren onuradunak. Ez baina, baldintza beretan.
Orain dela 6 urtetatik, lekuz aldatu diren irakasleak, erretiroa hartu dutenak edo zendutakoak, kasu gehienetan eskola bereko irakasleek ordezkatu dituzte. Lanordu erdia liberatuta, eskola-liburutegien ardura hartu dute. Horrek, esfortzu handia eskatzeaz gain, formakuntza beharrak asetzea zein liburutegien kudeaketa digitala eta irakurketa sustatzeko ekintzen garapena gainontzeko taldekideekin koordinatzea zaildu ditu.
Hezkuntza sailak hurrengo 2016-2017 ikasturtean gauzatuko duen ildo nagusia, lanaldi erdian liburutegiak kudeatzeaz arduratzen diren irakasleak dituzten eskoletako liburutegiak kolpe batez ezabatzean datza. Honek, Gipuzkoan bakarrik, 30 eskola-liburutegiren itxiera dakar berarekin. Hauetarakoberen-beregi eskuratutako eta katalogatutako milaka liburu eta hauek kudeatzen emaniko orduek ez dute ezertarako balioko.
Hau gutxi balitz, gure lurraldean erretiroa hartu duten 10 liburutegitako arduradunetik gora, eskola bereko irakasle banak ordezkatuko dituzte lanaldi erdian. Neurri hau baina, hurrengo ikasturterako baino ez da. Denborarekin, argi dago eskola-liburutegiak ez direla Euskadiko memoria historikoaren atal bat izango.
Laburbilduz: hainbat eta hainbat irakasleren kontutan hartu gabeko esfortzua; funts bibliografikoetan zein ikus-entzunezko materialetan inbertitutako hainbeste diru publiko erabilerarik gabe geratuko dira; irakaskuntzaren beraren kalitatea kaltetuko da; gero eta egoera larriagoan dauden familia askok ez dute liburutegien mailegu zerbitzurik izango; hainbat lanpostu gutxituko dira, bereziki bitarteko irakasleen taldean,...
Programa eta proiektu berriak jaioko dira, deuseztatu nahi den programa sakonean aztertu gabe. Gaizki jantzitako saindua biluztu, beste bat txarto janzteko. Eskolaz kanpoko ekintza gehigarrietan eta bereziki eskola-liburutegien eremuan beste hainbat tokitarako erreferentea zena galduko da.
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzeko ideia ezin hobea!

Gozamena, aizu!
PDF

Colectivo de docentes responsables de Bibliotecas Escolares
Programa ACEX. Gipuzkoa

! | Entrada relacionada con este tema

2 comentarios:

  1. Que despilfarro de recursos y de horas trabajadas. ! Increíble!

    ResponderEliminar
  2. https://www.change.org/p/miren-arantza-aurrekoetxea-bilbao-viceconsejera-de-educaci%C3%B3n-pol%C3%ADtica-ling%C3%BC%C3%ADstica-y-cultura-mantengan-los-proyectos-de-actividades-extraescolares-del-programa-acex

    Esto no puede ser. Entre todos podemos. Firmemos.

    ResponderEliminar